Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/24
Athletic-eko jokalariak Galdakaoko ikastetxeetan euskararen erabilera bultzatzeko
Athletic-eko hainbat jokalarik hasiera eman diote Galdakao herrian udaleko Euskara zerbitzuak eskolako umeen artean euskararen erabilera bultzatzeko abian jarri duen ekimenari. Gorka Iraizoz, Koikili, Mikel San Jose eta Iñigo Diaz de Cerio izan dira Lehen Hezkuntzako eskola umeekin, telebistan ikustera ohituta dauden neska mutilek hurbiletik ezagutzerik izan dezaten eta beren bizipenak euskaraz azalduta entzun ditzaten.
Giro lasaian eta eskolako umeen artean elastiko zuri-gorria nagusi delarik, umeek jokalari profesionalen bizimoduaz jakin nahi dute eta horretarako daude elkarrizketa lasai eta atseginean; arratsaldean, umeei idazkia egitea eskatzen zaie beren iritziak eta bizipenak adierazteko. Horrela ba, entretenimendua, ikasbidea eta euskararen gizarteratzea kirolarekin uztartzen dira .
Ekimen hau Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Nagusiaren barruan antolatu diren jardueren markoan dago. Udalak egitasmo hau onartu zuenetik kirola da landu beharreko esparrurik esanguratsuenetarikoa.
Ekimen hau Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Nagusiaren barruan antolatu diren jardueren markoan dago. Udalak egitasmo hau onartu zuenetik kirola da landu beharreko esparrurik esanguratsuenetarikoa.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












