Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/24
GuBai sortu da, Urdaibaiko Guggenheim egitasmoa babesteko herri plataforma
Kultura eta gizarte munduko ordezkariek eta hainbat tokitako hiritarrek bultzatu eta sustatu dute GuBai, Urdaibaiko Guggenheim egitasmoari babesa emateko plataforma. Egunetik egunera aldeko gehiago dago eskualderako ekipamendu kulturala eta motorea izango den egitasmo honen inguruan.
Egitasmoa gustuko duten pertsona asko eskualdean bizi dira, baina Gu Bairen zerrenda Euskadi osoko lagunekin ere osatzen da. Plataforma hau bihar aurkeztuko da publikoki, eta bertan daude idazleak, margolariak, eskultoreak eta hezkuntza munduko ordezkariak, besteak beste. Plataforma honek Urdaibaiko Guggenheim egitasmoari aukera bat ematea eskatzen du, eskualde hau arlo kulturalean eta ekonomikoan mugiaraziko duelakoan.
Idazkia izenpetu dutenentzat "museo berri hau naturan bertan integratutako egitasmoa da, berritzailea, interesa sortzeko ahalmena duena, kultura zabaltzeko balioko duena, mundu mailan erreferentziazko eredua bilaka dadin. Erakartzeko puntua, Urdaibairen gaitasun eta ahalmen guztien garapenari lagunduko diona. Urdaibairen esperientzia bizitzera animatuko duena".

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS