Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/25
Barakaldoko EAJk salatu duenez PSEk ez die bere ekimenei erantzuten eta eztabaidatik kanpo utzi du
Barakaldoko EAJk salatu egin du PSE-EE alderdiak zuzentzen duen gobernu taldearen jarrera. Azaldu duenez "ez diete erantzunik eman" udal osoko bilkuran aurkezten diren ekimenei, "erruak besteei leporatzen dizkiete" eta "beren jarrerak prentsaren bidez azaltzen dituzte, auzokideak eta gainerako alderdi politikoak eztabaida demokratikotik baztertzeko".
Barakaldoko jeltzaleak pozik agertu dira aho batez onartu izan delako Eusko Jaurlaritzari Barakaldoko ikastetxeetako eskola umeen gurasoen "egiazko parte hartzea" bermatzea eskatzeko aurkeztu duten proposamena. Dena dela esan dutenez gehiegizkoak dira sozialistek erabili izan dituzten aitzakiak El Pilar eta Arteagabeitia ikastetxeko eskola umeen gurasoei Minas BHIn matrikulatzea eragotzi ondoren "hiru geletatik bat kendu delako".
"Sozialistek behin eta berriz erabilitako argudioaz baliatu dira beren taldekideek Eusko Jaurlaritzan eragin izan dituzten arazoak gainerakoei leporatzeko" baieztatu du Barakaldoko EAJren ordezkariek. Beren iritziz "auzolagunak alkaterik gabe daude" Tontxu Rodrigez "ez dagoelako eta itxaron ere ez zaiolako egiten".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS