Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/25
Getxoko Gobernu Batzordeak onartu egin du Getxo Antzokia egitasmoaren bigarren fasean San Nikolasen azpian aparkalekua eraikitzea
Getxoko Gobernu Batzordeak onartu berri du Getxo Antzokia egiteko egitasmoaren bigarren aldia, Algortako Nikolas Deuna Enparantza azpian lurrazpiko aparkalekua eraikitzekoa dena hain zuzen. Aldi honetan 105 aparkaleku eraikiko dira egoiliarrentzat eta gainerako beste aparkaleku bat Getxo Antzokiarekin lotuko dena ikuskizunak muntatzeko eta desmuntatzeko lana errazteko.
Dauden aurreikuspenen arabera, aparkalekua egiteko lanak udan hasiko dira eta dagoeneko hasia da hasierako lana. "Epeak ahal den neurrian aurreratzeko konpromisoa hartu genuen eta lortzen ari gara lan ezberdinak batera egiten hasi garelako. Honekin betetzen da betidanik izan dugun helburua: inguruarekiko eragina murriztea", azaldu du Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak.
Bigarren aldi honen ostean etorriko da eraikina bera eraikitzeko hirugarrena, enparantza eta ingurua egiteko laugarrena eta eraikineko instalazioekin amaitzeko bosgarrena. Aurreikuspenen arabera Getxo Antzokia eta Musika eskola berriak 2013 urtean inauguratuko dira.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS