Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/26
Andoni Ortuzar: “Udalak eta auzokideek ez dituzte Sestaoko Casa del Puebloko plater apurtuak ordaindu behar”
Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak eta Sestaoko udalerriko zortzi zinegotzi jeltzaleek gaurkoan salatu dute Marcos Merino sozialistak zuzentzen duen Udalak bizi duen gelditze egoera. Eta ez dira hitz soiletara mugatu. "Udalak eta auzokideek ez dituzte Sestaoko Casa del Puebloko plater apurtuak ordaindu behar" esan du Ortuzarren. Sestaoko EAJren udal taldeak 40 neurriz osatutako proposamena aurkeztu dute legegintzaldia amaitu arte, Udalaren egiazko egonkortasuna bermatze aldera.
Sestaoko EAJk amaitu egin du alderdi politiko guztiekin mantendu duen elkarrizketa erronda. Elkarrizketa hauek EAJk zuzendu ditu Sestaoko Udala PSE alderdi barruan izan den barne krisiarekin batera eragin den blokeotik ateratzeko. Lehen harremanak behin amaituta, Sestaoko jeltzaleek proposamen bat aurkeztu dute eta "agerian uzten dituzte gobernatzeko bi era ezberdin daudela: agintekeriaren legegintzaldia, iragarpen eta hitz hutsaletan oinarritutako PSEren jarduna eta EAJk aurreko legegintzaldian garatu zuen ilusio eta egitasmoz beteriko aldia". Bere ustetan "Merino, Udalaren egonkortasuna osatzeko errealitatea onartu baino, bere gailur horretan dago arrokeriak esaten".
EAJren BBBren lehendakariak berretsi duenez "gure lehentasuna da Sestao herria" eta gainerako alderdi politikoekin izandako elkarrizketa errondaren ostean denok adostu dute "EAJri dagokiola PSE eta Marcos Merino Sestao herria sartu duten korapilotik irtetea zuzentzeko ardura".
Zentzu honetan, Josu Bergara Sestaoko EAJren udal taldearen bozeramailea izan da Andoni Ortuzarren hitzak borobilldu dituena eta horretarako 40 ekimen aurkeztu ditu Legegintzaldi honen azken urte honetako kudeatze lana garatzeko. Jarduera eta ekimen hauek lau ardatz nagusien ingurukoak dira: hiritarren segurtasuna; lana eta garapen ekonomikoa; etxebizitza eta aparkalekuak; eta berreratze soziala eta gizarte politika. "Hauek dira guretzat Sestao herriak dituen benetako lehentasunak", baieztatu du Josu Bergarak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS