Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/31

Romoko Txabarri Zuazo, estalpeko jolasgunea eta belar artifizialeko kantxa duen Getxoko lehenengo parkea zabaldu dute herritarrentzat

Romo auzoan Gobernu taldeak bultzatutako modernizazio prozesuak urrats berria egin du gaur inauguratu baitute eta zabaldu baitute herritarrentzat, inolako zalantzarik gabe, Alkate Imanol Landak nabarmendu duenez, Getxoko parkerik onena dena: Txabarri Zuazokoa. Aisialdi eta jolaserako 6.100m2-ko azalera duen tokia da, hain zuzen ere, eta udalerriko umeentzako lehen estalpeko jolasgunea eta belar artifizialeko kantxa duen parkea da. Berau urbanizatzeko proiektuak 1.778.000 euroko aurrekontua izan du, Tokiko Inbertsioko Estatu Funtsaren kontura.

Ezagutzera eman
Umeentzako jolasgunea estali izanak, adierazi du alkateak, esperientzia pilotua da "bere aurrean auzotarrek zelan erantzuten duten ikusi nahi dugulako, esperientzia herriko beste parke batzuetara zabaltzeko asmoz, eta ahalbidetu egingo du era berean, eguraldi txarra dagoenean ere parkea erabiltzea".

Imanol Landak bere poztasun bikoitza agertu du, batetik, parkea azkenik zabaldu delako, eta bestetik, "oposizioko alderdiek, PPk eta PSE-EEk, egindako boikota gainditu delako, 2008ko irailean, parkeko lanak udalbatzaren akordioaren bitartez finantzatu ahal izateko Gobernu taldeak egindako proposamena atzera bota zutelako. Azkenik Enpleguaren Estatu Planaren kontura egin dira lanak". Alkateak are kritika handiagoa egin die popularrei "parkean belaunaldi desberdinek, umeek, helduek eta zaharrek elkar bizi ahal izateko Gobernu taldeak egindako proposamenaren aurka agertu baitira".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!