Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/31

Ortuzarren esanetan Urdaibaik “paradoreak” baino “garapena” behar du eta ezin da “postal hutsa izatera kondenatu”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak baieztatu duenez Urdaibaik "garapena behar du eta ez paradoreak". Hitz hauekin erantzun dio Eusko Jaurlaritzak  museo bat jartzearen kontrako alternatiba gisa paradorea egiteko aurkeztu duen planteamenduari. Ortuzarrek eskatu du "ez dezatela Urdaibai postal hutsa izatera kondenatu" eta berretsi egin duenez jeltzaleek Guggenheim Urdaibai egitasmoaren alde egin duten proposamena. "Benetako elementu motorea da eta horren aldeko borrokan jarraituko dugu".

Ezagutzera eman
"Bizkaiko Foru Aldundia eta EAJ-PNV daude alde batean eta Eusko Jaurlaritza eta PSE-EE bestaldean. Lehenengoek egitasmo serioa  dute, hau da, museo bat egitea proposatzen dute; eta besteek hotel bat egiteko proposamena egin dute. Andoni Ortuzarrek gaitzetsi du Eusko Jaurlaritzak  "aurrera begiratzeko duen gabezia". " Ez dakite herri honentzat zer nahi duten ere eta Urdaibai eskualdearen arazoak hotel batekin konpontzen direla pentsatzen duenak ez du Urdaibai ezagutzen. "Hori gertatzen da PSErekin, han ez dute ordezkaritzarik eta bost axola die bertan gertatzen denak ".

Ortuzarrek gogoratu duenez, Urdaibai Biosferaren Erreserba dela "eta bertan bizi direnek ezin dute ezer egin" ezarritako babesak direla eta "oso zaila delako industria jarduerak eta turismorako hirigintza garapenak egitea" Hori guztia kontuan harturik esan duenez, "Postal hutsa izatera kondenatuko ote dugu? Eta biztanleek, handik joan behar izango dute ala indioen erretserba egingo al dute?".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!