Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/07

Gazteguneko erabiltzaileak Alhondiga Gizarte Zentro berrian

Urduñako udalak Alhondiga Gizarte Zentrorako bisita antolatu  du Gazteguneko erabiltzaileak diren gazteekin. Hiri harremanak sendotzeko topaketa izan da eta zehatzago esanda, Gazteguneko erabiltzaileen arteko harremanak finkatzeko. Horrela ba, beraientzat antolatu den zerbitzu berria aurkeztu izan zaie, barne egokitzapenari ekiteko orduan iradokizunak ematerik izan dezaten.

Ezagutzera eman
Gazteguneko erabiltzaileak Alhondiga Gizarte Zentro berrian

ARGAZKIA JAITSI

Bisita honetan, beraientzako prestaturiko guneak aurkeztu zitzaizkien: gaztegunea egiteko tokia, erabilera anitzeko aretoa- auditoriuma, entsegu aretoak eta bideoa grabatzeko eta editatzeko aretoak, tailerrak egiteko tokia eta erabilera anitzeko bestelako aretoa.

Udaleko Gazteentzako Zerbitzuak  gazte talde edo erakunde guztiak gonbidatu nahi ditu egitasmo hau garatzeko prozesuan parte hartzera anima daitezen eta iradokizunak aurkez ditzaten. Hauek guztiak Gazteria Zerbitzuan, Kultur Etxean edo Udal Liburutegian aurkeztu ahal izango dira goizez eta arratsaldez eta Gazteria Zerbitzura zuzenduak izango dira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!