Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/12

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Bozeramaileen Bilkura eskatu du eguneko zentroen kudeatzea argitzeko

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak, oposizioko taldeen babesarekin, Bozeramaileen Bilkura egiteko eskari ofiziala aurkeztu du Tontxu Rodríguez Barakaldoko alkateak argi dezala udalerriko eguneko zentroen kudeaketa.

Ezagutzera eman
Alderdi jeltzaleak baieztatu duenez, erabaki hau hartu du  HKEEk argitaratutako txostenaren ondorioz sortu diren zalantzak kontuan hartuta "auzitan jartzen da gure Udalak hiriko eguneko zentroak kudeatzeko duen modua".

Barakaldoko EAJ-PNVk azaldu duenez,  "espero du" PSE alderdia izatea "udal kudeaketaren inguruan sortu diren zalantza guztiak argitzeko interesa duena; hau ez baitute soilik oposizioko alderdiek auzitan jartzen, baizik eta gure Erkidegoko Kontuen Epaimahaia da  gaia aztertu duena".

Talde jeltzaleak iragarri duenez "gertakari larria izango litzateke", aurrekoetan egin izan duen moduan Barakaldoko alkateak Bozeramaileen Bilkura egiteko dei honen aurrean ez entzutearena egingo balu: EAJ-PNVk azaldu duenez ezetza honekin gobernu taldeak  "Barakaldoko auzokideen artean zabaltzen ari diren zalantzak eta susmoak argitzea ekiditen du".

Alderdi jeltzaleak PSE eta Barakaldoko alkateari eskatu die  udal kudeaketaren inguruko "zalantza guztiak argi ditzatela" HKEEk eginiko txostena argitaratua izan ondoren. Honen arabera CIS kudeatzen duen enpresak kontratazioa gidatzeko baldintza pleguen gaineko informazio guztia jaso zuen publiko egin baino lehen.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!