Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/13
Udalak 650 santurtziarren lan merkaturatzea ahalbidetuko du
Ricardo Ituarte Santurtziko alkateak bere kezka azaldu du udalerrian langabezi tasaren hazkundearen aurrean. Lehen agintariak adierazi duenez, "ahalegin guztiak gutxi dira une hauetako kezkarik nagusienari irtenbidea emateko", horren gain urtean zehar gauzatuko diren jardueren berri eman du eta "bultzada garrantzitsua" suposatuko dutenak, 650 santurtziar lanpostua eskuratzerik izango dutelako, neurri hauei esker.
Gaur egun, Santurtziko langabeak 3.900 pertsona dira eta tasa %17ra iritsi dira. Hori dela eta, "udal departamentu guztiak elkartu egin dira eta ahal duten laguntasun eta babesik handiena emateko prest daude, besteak beste prestakuntza ikastaroak, enpresetan praktika aldiak garatzea, langabeen lan merkaturatzea ahalbidetzea...", esan du Ituartek. Hau guztia hiru ikuspuntutik abiatuta egingo da. "Osoko lehentasuna emanda, Eusko Jaurlaritza, Aldundia edo INEM moduko bestelako erakundeekiko lankidetza kontuan hartuta eta ekimen guztiak Santurtziko hiritarrei zuzenduta".
Alkateak eginiko aurreikuspenen arabera 550 pertsonek lana aurkitu ahal izango dute udalaren bitartekaritza lanaren bidez, hauetako erdia Behargintzaren bidez eta gainerakoak ekimen ezberdinen bidez. Bloke honetan dago Enplegu Egitasmoa, 93 pertsonari lana emango diena; E Egitasmoaren edizio berriak beste horrenbeste egingo du 34 pertsonekin; 16 izango dira prestakuntzan kontratatuko direnak; 30 pertsona hartuko dira Auzolan egitasmoaren bidez; eta 54 Bizkaiko Foru Aldundiak emandako ikastaroen bidez. "Kopuru hauek ez gaituzte asetzen, baina lanean jarraitzen dugu hobetzeko".
Langabe asko dira beherakada izan duten sektoreetatik iritsi direnak eta horregatik dira hain garrantzitsuak ikasteko eta birziklatzeko prozesuak. 125 pertsona prestakuntza eta birziklatze ikastarotan izango dira eta hauetatik Santurtziko LHIko ikasleak izango dira, beren lehen lanpostua eskuratzerik izango dutelarik egitasmo berri honen bidez.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS