Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/13
Irakasleak eta hezitzaileak gatazkei aurre egiten Astrabuduan
Joseba Goikouria Zarraga, Erandioko alkateak, eta Josebiñe Aranaga Etxebarria, Hezkuntza gaietarako zinegotzi arduraduna, gaurkoan elkartu dira Astrabuduako BHIn “Gatazkei nola aurre egin?” egitasmo hezitzaile berriaren bigarren aldiari hasiera emateko. Egitasmoaren bigarren aldian ikastetxeetako irakasleei baliabideak emango zaizkie gazteen heziketa bizikidetza eta gatazka konponketa esparruan garatzerik izan dezaten.
Irakasle eta hezitzaileei ematen zaizkien baliabideen artean baliabide didaktikoak biltzen dituen gida argitaratzea dago; honek egitasmoaren oinarri pedagogikoa biltzen du eta gazteekin ikasgelan bertan egiteko jarduera bilduma. Halaber, egitasmoak berak ere gatazkak kudeatzeko on line plataforma ere eskaintzen du www.bitarbask.org izenburupean. Horren bidez, gatazka konponketan hezteko aholkuak jasoko dituzte eta horretarako aurkezpenak, ikus-entzunezko baliabideak eta albisteak.
Deustuko unibertsitatearen laguntasunarekin DBHko zentroei hezkuntza mailan zentroetako bizikidetza arriskutan dagoen egoeretan esku hartzeko foroa eskainiko zaie. Esku hartzea banaka egingo da bizikidetza behin eta berriro urratzen duten jarduerak egiten dituzten gazteekin eta horietan landuko dira nork bere burua estimatzea, asertibitatea eta emozioak neurtzea. Halaber, bitartekaritza bidezko esku hartzeak garatuko dira hainbat gazte tartean dauden gatazketan.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS