Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/14

Durangok Berdintasun Plana aurkeztu du

Durangoko Udalak jakinarazi du hemendik gutxira udalerrirako prestatu den Berdintasun Plana aurkeztuko dela. Plana garatzeko, Udaleko Berdintasunerako sailak Eusko Jaurlaritzaren IV. Planaren egitura jarraitu du -batez ere, lau ardatz- eta indarrean jartzeari dagokionez zortzi jarduera esparru garatu dira: serbitzu orokorrak, euskara eta kultura, kirola, hezkuntza, enplegua, gizarteratzea, osasuna eta hirigintza, garraio publikoa eta ingurumena.

Ezagutzera eman
Durangok Berdintasun Plana aurkeztu du

ARGAZKIA JAITSI

Herritarren partehartzea errazte aldera gizarte arloan lanean diharduten zenbait lantalde eratu dira: Udala, hezkuntza (ikasleen gurasoak eta irakasleak), kultura eta kirol elkarteak, gizarte arlokoak, enplegua eta lana, hirigintza, garraio publikoa, ingurumena eta osasuna. Azkenik, gizon eta emakumeen arteko esparruan lanean diharduten Bilgune Feminista, Andereak eta CPM elkarteekin lantalde bat eratu da.

Hemendik aurrera, Plana bera garatu beharra dago. Ezinbestekoa da berdintasun arloko eta udaleko departamentuen arteko lankidetza areagotzea. Urtea amaitutakoan ebaluaketa egingo da, eta hurrengo jarduera-egitaraua diseinatuko da. Ibilbide honetan pisu berezia izango dute Berdintasun Kontseiluak eta Andraguneak, bata zein bestea behar beharrezkoak baitira Durangoko berdintasun-politikak areagotzeko. (Argazkia: I. Gorriti)
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!