Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/14
1000 baino gehiago dira Guggenheim Urdaibai egitasmoaren alde GuBai plataformarekiko atxikimendua izenpetu dutenak
Mila bat pertsona baino gehiago atxiki dira Guggenheim Urdaibairen aldeko plataforman. GuBai Guggenheim Urdaibai izeneko taldea iragan den martxoaren 25an eratu zen egitasmo kulturalari babesa emateko xedez. Taldearen bozeramaileek aditzera eman dutenez, atxikimenduen artean gizarte sektore guztietako pertsonak dira: artistak, unibertsitateko irakasleak, kirolariak, ikasleak, osagileak,ingeniariak, profesional askeak, autonomoak eta erretiratuak.
Gizartearen ordezkaritza zabal honek "Urdaibai eskualdea, Bizkaia eta Euskadirentzako onurak ekarriko lituzkeen egitasmo kulturalari aukera bat ematea eskatzen du, kultura, historia eta etnografia arloko eskaintza sustatuko litzateke eta bultzada emango litzaieke jarduera ekonomikoari eta zerbitzuei". Facebook gizarte sarean ireki den orrialdeak ere 600 lagun lortu ditu dagoeneko.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












