Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/15
EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzari pertsona nagusien etxebizitzak egokitzeko “egitasmo autonomikoa” egitea eskatu dio
Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak gaurkoan aurkeztu duen proposamenaren bidez EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio "adineko pertsonen etxebizitzak egokitzeko egitasmo autonomikoa" egin dezala, egokitzapenaren gastua ordaintzerik ez duten adinekoentzako diru laguntasunak ahalbidetzeko eta horrela beren etxeetan bizitzen jarraitzerik izan dezaten.
EAJ-PNVk azaldu duenez, ekimen honen bidez Exekutibo autonomikoari eskatzen zaio laguntasun ekonomiko eta teknikoak emateko Dekretu berria onar dezan, adineko pertsonen etxebizitzak egokitzeko, adinekoak bizi diren eraikinetako oztopoak kentzeko eta igogailuak jartzeko.
Halaber, egiten den planteamenduaren arabera, ohiko etxebizitzan egokitzapenik ezin bada egin, adineko pertsonak babes ofizialeko etxebizitza eskuratzea ahalbidetzea proposatzen da, ohiko etxebizitzak alokairu sozialerako jartzearekin batera. Halaber, ekimen honen bidez Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio Legebiltzarrari eman diezaion honen inguruan hartuko diren erabakien berri.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS