Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/15

Osakidetzak zortzi milioitan esleitu du Uribe Kosta Erietxearen lehen fasea

Osakidetzak ACR S.A. eta Construcciones y Canteras S.A. (CYCASA) enpresek eratu duten Aldi Baterako Enpresen Elkarketari zortzi milioi eurotan esleitu dizkio Uribe Kosta Erietxea egiteko lehen faseko lanak. Eraikuntza lanak maiatzean hasiko dira eta zentroa 2013ko udaberrian inauguratuko da.

Ezagutzera eman
Osakidetzak zortzi milioitan esleitu du Uribe Kosta Erietxearen lehen fasea

ARGAZKIA JAITSI

Esleipena hasiera batean ezarri zen 13,3 milioiko lizitazio kopuruari egindako ehuneko 40ko beherakadarekin egin da. Aldi Baterako Enpresen Elkarketa honek egin duen eskaintza aurkeztu diren 33etatik bigarren baxuena izan da. Aditzera eman dutenez "eskaintza guztien ezaugarria izan da lizitaziorako hasierako kopurua jaitsi egin dutela, bataz beste %30ko beherakada eskaini dute".

Urduliz udalerrian kokatuko den Uribe Kosta Erietxerako lehen fasea da lurrak mugitzea, eraikinaren oinarria eta egitura egitea. Lanak maiatzaren erdian hasiko dira eta 14-18 hilabetetan egingo dira; aurreikuspenaren arabera erietxe berria 2013ko udaberrian inauguratuko da.

Uribe Kostako Erietxea hiru eraikinen batuketa izango da: hiru solairuko eraikin bat, lau solairuko beste bat eta bost solairuko dorrea; osotara 36.700 metro koadroko zabalera izango du eta ospitaleratzeko 6 unitate hartuko ditu  eta hauen barruan 192 ohe, 14 ohedun eguneko erietxe medikua, ebaketetarako beste eguneko erietxea 10 ohe eta bi ebaketa gelekin, sei ebaketa gela izango dituen ebaketa blokea, 10 oheko ZIU unitatea, kanpo kontsultak, larrialdi zerbitzuak, Erradiologia, Onkologia, Hemodinamika arloa eta Hemodialisi aretoa besteak beste.

Erietxe honen helburua da Eskualdeko Erietxe Nagusi izatea eta gaur egun  besteak beste Getxo, Berango, Sopelana, Urduliz, Gorliz, Plentzia  eta Mungia udalerrietan bizi diren 170.000 biztanlerentzat. 

"Zerbitzu bilduma osoa" izatea nahi da eta teknologia berrienak ere izango ditu. Helburua da "goi mailako zerbitzuak ematea zerbitzuen eskaintza integratuaren bidez eta lehen arreta eta arreta berezituaren arteko lankidetza eta koordinazio mailarik gorenean".

Martxan jartzea 2013ko udaberrian izango da eta horri esker Gurutzetako Erietxearen ardura arinduko du ehuneko 20an. Zehatzago esanda, bere lehen urtean Uribe Kosta Erietxerako aurreikusi dira 11.450 sarrera, 70.000 larrialdi, 300.000 kanpo kontsulta eta 13.000 ebaketa. Halaber, baliabide hau martxan jartzeak zuzeneko 800 lanpostu zuzen eta 700 zeharkako lanpostu suposatuko ditu.

Aurreikusitako egitasmoaren arabera, lanen lehen fase hau 2011ko udazken hasieran egongo da amaituta, eta orduan ekingo zaio bigarren faseari, inaugurazioa 2013ko maiatzean izan dadin. Ostean, ama eta umeentzako blokea eraikitzeari ekingo zaio eta hau 2015eko udan egongo da martxan.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!