Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/19
EAJk larunbat honetan Hezkuntza Eleanitzari buruzko jardunaldia antolatuko du
Euzko Alderdi Jeltzaleak larunbat honetan, hilaren 24an, Hezkuntza Eleanitzari buruzko jardunaldi bat antolatuko du Sabin Etxean goizeko 10:00etan. EBBren Hezkuntza arduradun den Amaia Espinosak adierazi duenez, "jardunaldi honek helburu bikoitza du: alde batetik heziketa eleanitzeko egitasmoetan lortutako emaitzak ezagutzea eta zabaltzea eta horrekin batera hausnarketa ireki eta parte hartzailea ahalbidetzea etorkizunera begirako planteamenduak eginez".
Ekitaldia hezkuntza arloko sektore guztiei irekia izango da eta jardunaldira hurreratu ezin izango direnek ekitaldia zuzenean izango dute Internet bidez, eta edonork izango du twitter bidez bere iritziak eta galderak egiteko aukera.
Jardunaldiaren mahai-inguruan parte hartuko dute: Amaia Espinosak, Eskola Publokoko Josu Etxeburuk, COASren Amaia Segoviak, Kristau Eskolako Jesus Marurik, Okastolak-eko Itziar Elorzak eta Euskadiko Eskola Kontseiluko Konrado Mugertzak.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS