Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/20
Sondikak udalerriaren jatorria jorratzen duen dokumentala aurkeztuko du
Sondikako Udaletxeak "Sondika gogoratuz" dokumentalaren proiekzioa programatu du ostiral honetarako, apirilak 23. Sondika-Goiri Argazkigintza Elkarteak burutua eta Sondika eta sondikoztarren omenez egindako dokumentala. Herriak azken urteotan izan duen bilakaera erakustea du helburu.
Dokumentala burutzeko, 20 herritar esanguratsu eta ezagun elkarrizketatu dituzte, guzti hauen oroitzapenen bidez Sondikako bilakaera ezagutuko da. Testigantzak bideo imajinekin eta antzinako argazkiekin tartekatuko dira. Herria eta herritaren historioa ezagutzeko dokumental interesgarria benetan.
Ikuskizuna Sondikako Kultur Etxeko auditorioan garatuko da, eta emanaldi bi egongo dira, arratsaldeko 19:00etan eta 20.30etan. Apirilaren 22ra arte dokumentalerako gonbidapenak banatuko dira liburutegian, edo kultura etxean bertan ere jaso ahal izango dira emanaldia hasi baino ordubete lehenago.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS