Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/20

Barakaldoko EAJk neurri berriak hartuko ditu Rodriguezek CISaren eta eguneko zentroaren kudeaketaren inguruan HKEEk emaniko txostenaren inguruko azalpen guztiak eman ditzan

Barakaldoko EAJ-PNVk iragarri duenez, datozen egunotan ekimen berriak planteatuko dituzte Tontxu Rodríguez alkateak azal dezan Herri Kontuen Euskal Epaimahaiak CIS zentroaren eta  La Paz Eguneko Zentroaren gestioaz   "ohartzeko" egin duen txostena.

Ezagutzera eman
Amaia del Campo talde jeltzalearen bozeramaileak iragarpen hau egin du alkateak EAJ-PNV, PP eta EB alderdiek Bozeramaileen Batzordea deitzeko aurkeztu duten eskariari uko egin diola jakin ostean. Proposamena egin zen esandako zentroen inguruan EKEEk egin duen txostena aztertze aldera. Agi denez, batzordea deitzeari uko egin zaio "udal erakundearen eskumena ez delakoan".

Del Campo ez dago bat ere ados alkateak Bozeramaileen Batzordea ez deitzeko erabili izan duen argudioarekin, "bere funtzioetako bat da udalerriarentzat interesekoak diren gaiak aztertzea". Halaber, aditzera eman du bere alderdiak epe laburrean Madrilgo Kontuen Epaimahaiari bidaliko diola dauzkan agiri guztiak  bertan ere aztertuak izan daitezen.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!