Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/21

Maruri-Jatabeko erabilera anitzerako eraikin berria egiteko garatu duen enpresa saritu dute

Maruri-Jatabeko erabilera anitzerako eraikin berria egiteko eraikitze sistema garatu duen enpresak saria jaso du igaro den astean Barakaldoko BECen ospatu zen Construlan Azokan. Egur-eraikuntzara dedikatzen den EGOIN S.A., enpresak sari bi jaso ditu xaflez osatutako panel trinkoengatik,  EGO_CLT eta EGO_CLTMIX izenekoak hain zuzen, hormigoizko ohiko plakak edo adreiluzko hormak ordezkatzeko erabili ohi direnak. Panel hauek egurrez eginda daude eta tailer barruan lehorretan egiten direnez, prozesuak abantailak baino ez ditu eskaintzen. Besteak beste, lanetan gertatzen diren istripu arriskuak gutxiagotzen ditu; kalitatea hobetzen du amaierak ere tailer barruan egiten direlako; aurrekontuak itxita daude eta muntaketa prozesua benetan arina da.

Ezagutzera eman
Honetaz guztiaz baliatuko da Maruri-Jataben erabilera anitzerako egiten ari den eraikina eta udalerriko bizilagun guztiek ikusi ahal izan dituzte saritutako sistemaren onurak. Hamar egunotan muntatuta zegoen. Eta horrez guztiaz gain beste onura ere izan da: 170 metro kubiko egurrek eragiten du atmosferara ez direla jaurtiko 140 tona CO2. EGOIN S A enpresak bestelako lan batzuk egin ditu Euskadin , besteak beste haurtzaindegia Seguran, gimnasioa Zeanin, Eguneko Zentroa Arespalditzan eta erabilera anitzeko zentroa Ean. Aitzindariak dira Bizkaia, Estatuko Iparralde osoan eta Frantzian. 

Erabilera anitzeko eraikin hau eraikitze prozesuan dago gaur egun eta bi elementu erabilita diseinatu da. Egurra eta hormigoia. Honek ahalbidetzen du eraikina inguruan ezin hobeto integratzea eta aurrealdeko eta goiko aldeak egurrez egiten dira eta eragin txikiagoa dago paisaian eta inguruan.

Izei xaflatua aukeratu da egitura egiteko eta pinu radiatazkoak dira aurrealdeko amaierarako aukeratu direnak. Aukeraketa honek ekidin du CO2 jaurtiketak murriztea. Maruri Jatabe udalerrian eraikinak 170 metro kubiko egur erabili ditu, hau da CO2 egurraren egituran bertan geratu da eta ez dira 140 tona atmosferara bota. Halaber, Euskadiko egurrak erabili izan dira kanpoalde eta barru alderako eta goialdeko panelak ere bertako pinu egurrez egin dira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!