Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/22
Sestaoko talde jeltzaleak langabeziaren kontrako lan mahaia proposatu du
Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak aurkeztu duen mozioaren bidez enpleguaren inguruko toki mahaia "berehala" eratzea eskatu du, udalerriko lan merkatua biziberritzea ahalbidetuko duena. 2007 urteko amaieratik, langabezi tasak gora egin du eta biztanleri aktiboaren %20tik gora jarri da. Sestaoko EAJ-PNVren aburuz , oraingoa "gizarte larrialdi egoera da".
Mahaia eztabaida eta hausnarketa foro gisa sortuko litzateke, hortik ateratzeko lanpostu berrien sorrera bultzatzeko ekimen zehatzak. Osoko Bilkuran mahaia eratzea onartu ondoren, gehien jota hilabeteko epean deitu beharko litzateke eta bertan egon beharko litzateke ordezkatuta, Sestao krisi ekonomikotik ateratzeko erakunde, sindikatu, elkarte eta administrazioetako ordezkariak.
Josu Bergara talde jeltzalearen bozeramaileak azpimarratu du ezinbestekoa dela udaleko langabeziaren arazoa konpontzea, dagoeneko 2600 baino langabe direlako; halaber, udal Gobernu taldearen ekimenik eza kritikatu du.
Josu Bergara talde jeltzalearen bozeramaileak azpimarratu du ezinbestekoa dela udaleko langabeziaren arazoa konpontzea, dagoeneko 2600 baino langabe direlako; halaber, udal Gobernu taldearen ekimenik eza kritikatu du.
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












