Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/22

Sestaoko talde jeltzaleak langabeziaren kontrako lan mahaia proposatu du

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak aurkeztu duen mozioaren bidez  enpleguaren inguruko toki mahaia "berehala" eratzea eskatu du, udalerriko lan merkatua biziberritzea ahalbidetuko duena. 2007 urteko amaieratik, langabezi tasak gora egin du eta biztanleri aktiboaren %20tik gora jarri da. Sestaoko EAJ-PNVren aburuz , oraingoa "gizarte larrialdi egoera da".

Ezagutzera eman
Mahaia eztabaida eta hausnarketa foro gisa sortuko litzateke, hortik ateratzeko lanpostu berrien sorrera bultzatzeko ekimen zehatzak. Osoko Bilkuran mahaia eratzea onartu ondoren, gehien jota hilabeteko epean deitu beharko litzateke eta bertan egon beharko litzateke ordezkatuta, Sestao krisi ekonomikotik ateratzeko  erakunde, sindikatu, elkarte eta administrazioetako ordezkariak.

Josu Bergara talde jeltzalearen bozeramaileak azpimarratu du ezinbestekoa dela udaleko langabeziaren arazoa konpontzea, dagoeneko 2600 baino langabe direlako; halaber, udal Gobernu taldearen ekimenik eza kritikatu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!