Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/26

Barakaldoko EAJ-PNVk Udalari eskatu dio ez dezan gehiago atzeratu EELZ zerbitzuko erabiltzaileen etxeetan ke-detektagailuak instalatzea

Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak toki gobernuko arduradunei eskatu die ez dezatela gehiago atzeratu Etxez Etxeko Laguntasun Zerbitzuko erabiltzaileen etxeetan ke-detektagailuak instalatzeko egitasmoa.

Ezagutzera eman
Barakaldoko EAJ-PNVk Udalari eskatu dio ez dezan gehiago atzeratu  EELZ zerbitzuko erabiltzaileen etxeetan ke-detektagailuak instalatzea

ARGAZKIA JAITSI

2008ko uztaileko osoko bilkuran onartu zen EAJ-PNVk egitasmo hau martxan jartzea eskatzeko aurkeztu zuen mozioa. Proposamen honek alderdi politiko gehienen oniritzia jaso zuen (PSE, PP eta EB), eta ezker abertzaleko zinegotziek abstentzioa bozkatu zuten.

Bi urte igaro dira eta udal arduradunek ez dute martxan jarri osoko bilkuran  onartutako hura, eta nagusiek oraindik ez dituzte beren etxeetan ke detektagailu hauek. Tresna hauek oso eraginkorrak dira nagusien etxeetan eta batez ere mugikortasun mugatua edo entzumen edo ikusmena murriztuta dutenen pertsonen kasuan hain sarri gertatzen diren istripuak antzemateko.

EAJ-PNVren mozioa onartu zenean, 50.000 euroko aurrekontua ezartzeko beharra ikusi zen egitasmo hau martxan jartzeko. Egun haietan udalak 500 erabiltzaile zituen Etxez Etxeko Laguntasun Zerbitzuan eta 100 euroko inbertsioa egin behar zen etxe bakoitzeko. Orain ere, indarrean diraute EAJ-PNVk mozio hura aurkezteko kontuan izan zituen arrazoiek.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!