Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/27

Santurtzik ideia bat negozio bihurtzen irakatsi nahi du

Santurtziko Udalak ireki du jadanik Negozio Berriak Martxan Jartzeko IX. Ikastaroa eta bertan parte hartzerik izango dute enpresa ideia duten hamabost pertsonek, nagusiki udalerrian bizi direnak edo negozioa Santurtzin  ezarri nahi dutenak.

Ezagutzera eman
Helburua da ezagupen eta trebetasunak sustatzea eta eskaintzea enpresa ideia garatzeko, negozio plana egiteko eta azken finean enpresa propioa kudeatzeko. Ikastaroa 43 ikastordukoa izango da eta prestakuntza teoriko-praktikoa eskainiko da Santurtzin bertan astelehenetik ostiralera  goizeko ordutegian 09:30etik 13:30era eta ekainaren 7tik aurrera.

Udalaren beste helburu bat da enplegura lotutako prestakuntzaren garapena eta hau Behargintzak martxan jarritako egitasmo ezberdinen bidez egingo da  dauden beharrizanei erantzuteko eta laneratze hobea erdieste aldera.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!