Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/28

Lea Artibai eskualdeko kontserbagileak Berriatun elkartuko dira larunbatean

Lea Artibai eskualdeko kontserbagileak Berriatuko azokan elkartuko dira larunbatean. Hogeita hamar inguru izango dira Elexalde enparantzan jarriko direnak eta aukera emango die auzo-lagun eta bisitariei hainbat produktu eskuratzeko, besteak beste nekazal kontserbak, Idiazabal gazta, ogia, euskal pastela, patea. Azoka 10:00etatik 14:30etara egingo da.

Ezagutzera eman
Halaber, arrainez eta Lea Artibai eskualdeko bestelako produktuez eginiko pintxoen salmenta izango da azokaren unerik garrantzitsuenetakoa. 1.50 euroko txartelarekin pertsona bakoitzak anoa bi dastatu ahal izango ditu. Azoka honen bidez, Mankomunitateak produktore eta erosleen arteko harreman zuzena mantendu eta sustatu nahi du eta horrekin batera, eskualdeko generoaren kalitatearen berri eman.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!