Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/28
Sestaok Aldundiak Kueto egitasmoan eginiko ahalegina eskertzen du
Sestaoko EAK-PNVren udal taldeak "gezurrezko eta asmo txarreko" jo ditu udal Gobernuak Kuetoko ur biltegiaren inguruan 141 etxebizitza babestu eta 207 aparkaleku egiteko egitasmoaren atzerapena Bizkaiko Foru Aldundiari egozteko egin diren kritikak.
Sestaoko talde jeltzaleak gogoratu duenez, EAJ-PNV izan zen, "Aldundiarekin batera", 2009 urtean egitasmo hau bultzatzeko ekimena martxan jarri zuena "eta alkateak edo Gobernu taldeak ez dute ezer egin urtebete eta erdian", azaldu du Josu Bergara bozeramaile jeltzaleak.
Bergarak azaldu duenez, "EAJ-PNVren aldetik jarduera hau zuzentzen saiatu gara eta Aldundiari aurkeztu dizkiogu ahalegin handia eginez kontuan hartu diren hobetze-proposamenak". Horrela ba, aurrekoa hobetzen duen proposamen berrian foru erakundeak konpromisoa hartu du zazpi etxebizitza, 66 aparkaleku eta lokal guztiak Sestaoko Udalari ematea, promozioa bereganatzearen truke. "Orain, Gobernu taldea da Hirigintza batzordea albait arinen deitu behar duena", azpimarratu du Bergarak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS