Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/29

Talde jeltzaleak jakin nahi du “Atxondoko alkatearen asmoa ote den eztabaida politikoa espainiar epaimahaietara eramatea, hau da, ezker abertzaleak hain gogor kritikatzen dituenak”

Atxondoko EAJ-PNVren udal taldeak berretsi nahi du igaro den apirilaren 21 eta 22an Bizkaiko komunikabide guztietara bidali zuen prentsa oharrean esaten zuena.

Ezagutzera eman
ANV taldeko David Cobos alkateak publikoki EAJ-PNV alderdia salatuko duela mehatxatu ondoren, EAJ-PNVk argi eta garbi esan nahi du aurreko prentsa oharra berretsi egiten duela eta, horrez gain, "jakin nahi du Atxondoko alkatearen asmoa ote den eztabaida politikoa ezker abertzaleak hain gogor kritikatzen dituen espainiar epaimahaietara eramatea".

Talde jeltzaleak alkateari eskatu dionez, "erregimen sasi-demokratikoetako prentsaurrekoetan taldekideen atzean ezkutatu beharrean, alkateak azaldu behar du zergatik bizi ote den gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonentzat izan beharko litzatekeen etxebizitza batean".

 

IGARO DEN APIRILAREN 21 ETA 22 PRENTSA OHARRA

EAJ-PNVk jakin nahi du Atxondoko alkatea zergatik bizi ote den gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonentzako etxebizitza batean

Bizkaiko Atxondo udalerriko EAJren udal taldeak ANVren alkate den David Cobosen jarduera salatu du. Herriko alkate dela baliatuta, Udalak  gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei aterpea emateko etxebizitza alokatu du. Martxoaren hasieran, etxebizitza hau hutsik geratu zen eta maizter berria sartu berri da: David Cobos udalerriko alkatea hain zuzen.

"Zergatik ote? Ez dugu ulertzen", adierazi dute EAJren ordezkariek. Talde jeltzalearen ordezkariek azaldu dutenez, etxebizitza hau Udalak alokatu zuen bizitza atzerrian eman zuen emakumeak bere jaioterrira itzuli nahi zuelako. 2007ko iraileko bandoan iragarri zen Udala arduratuko zela errentaz, mantenu gastuez eta garbiketaz. Halaber, gaineratu zen, etorkizunean ere lekua izango zela babes gabeko egoeran  egongo zen udalerriko  edozein bizilaguneri aterpea emateko.

"Maizterrak orain alokairua ordaintzen du baina lanaldi erdian askatutako alkatea da eta 2000 euroko soldata du. Zer konponbide emango du orain Gobernu taldeak beharra duen inork babes etxe hori eskatzen badu? Lehenengo eta behin, EAJk galdetu nahi du "maizterra etxetik irtetea  zergatik ez ote den inongo Gizarte Ongizate Batzordetan aztertu, eta zergatik ote den alkatea maizter berria. Bere garaian helburu zehatz batekin alokatu bazen, beste kasu batzuei eman behar zitzaien lehentasuna. Ez da denborarik izan aitzakia ez dugu ontzat ematen, halako erabakia lehendik hartu behar zelako", salatu dute. 

Beste alde batetik, talde jeltzaleak berretsi duenez, beharrizan egoeran dauden pertsonei babesa emateko etxebizitza da honakoa. "Bere garaian oso jarrera kritikoa hartu genuen lehentasunezko tratua eman zitzaiolako emakume bati, jakin badakigu Atxondon badagoela halako laguntasunaren beharra duen jenderik".

Dena dela, larriena da "David Cobos alkatea bere karguaz baliatu egin dela etxebizitza hori hartzeko. Jakin ba al dakizue etxebizitza horretako 10.000 euroko gastuak ordainduta daudela 2010 urteari dagokionez? Datu guztiek erakusten dute alkatea gastu guztiak ordainduta dituen etxebizitzan bizi dela.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!