Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/29

Udalbatzak Getxo Antzoki berria eta Romo Kultur Etxearen oinarrizko proiektuak onartu ditu

Getxoko Udalbatzak Getxo Antzoki berria eta Romo Kultur Etxearen oinarrizko proiektuak onartu ditu, udalerriaren eraldatze aldian funtsezkoak diren aldetik. PPk eta Alternatiba taldeak aurka bozkatu dute.

Ezagutzera eman
Hirigintza zinegotziak, Joseba Arregik, adierazi du "Getxoko proiekturik enblematiko eta estrategikoenaren aurrean gaudela, kulturaren esparruan eta aberastasuna sortzean oihartzun handia izango baitu". Arregik esan du "proiektu hau pertsona askoren ahaleginaren eta parte hartzearen emaitza da: teknikariena, elkarteena, auzotarrena eta alderdi politikoena. Guztiek egindako ekarpenari esker gaur onartu dugun oinarrizko proiektua hasiera batekoa baino helduagoa eta hobeagoa da".

Romo Kultur Etxearen egitasmoa ere onartu da. Eraikin abangoardista izango da eta bertan 8 milioi euro inguru inbertituko dira eta 4.000m2 ipiniko ditu kulturari zuzenduak, liburutegi, entsegu-areto, auditorium eta abarrekin.

EAJ-PNVren mozio bat baieztatzen dute

Mozioen atalean, aho batez onartu dute EAJ-PNVk, udal zahar-etxean, eta ahalik eta arinen eman beharreko pausuak emanik, etengabeko mediku-zerbitzua ezartzeko Osakidetzari eskatzeko aurkeztutakoa.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!