Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/30

Eudelen esanetan Udal Legea “seriotan hartu da orain” eta hauteskundeen ostean tramitatzea espero da

Jokin Bildarratz Eudel Euskal Udalen Elkartearen lehendakariak gaurkoan baieztatu duenez, Euskal Udal Legearen tramitazioa "seriotan" garatzen ari da eta espero du Eusko Legebiltzarrean egongo dela datorren urteko udal eta foru hauteskundeak baino lehen.

Ezagutzera eman
Bilbon Eudelen Ohiko Batzar Nagusia ospatu delako eskaini den prentsa aurrekoan eta bertan 150 euskal alkate izan direlarik, Bildarratzek azpimarratu du erakunde guztien aldeko "jarrera ona" antzematen dela, "hori funtsezkoa da Eusko Jaurlaritza, Aldundi eta Udalen artean eztabaida trabatu ez dadin". Eudelen lehendakariak esan duenez, "Gobernu autonomikoak bere lege aurreproiektua aurkezten duenean "komunikazioa elementurik nagusiena izango da", erakunde guztiek eskutik oratuta joan beharko baitute egitasmoak aurrera irtengo badu".

Tolosako alkateak onartu du Eudelek "aspaldian ez duela zaratarik egin, ez dela ezer esan eta ez dutela  Euskal Udal Legearen inguruko iruzkinik egin". Aitortu duenez, "ez daude kezkatuta" bere tramitazioagatik, baina bai "oso lanpetuta". "Udal Legea da orain gure lehentasunik nagusiena".

Bildarratzek gogoratu duenez, Eudelek "egin ditu bere ardurako lanak", martxoaren 11an bertan Batzorde Betearazleak aho batez onartu zuen Udal Legearen inguruko oinarri agiria, Lehendakariari eman zitzaion testua hain zuzen. Eudelen  proposamena "Eusko Jaurlaritzaren eskuetan dago" eta espero dute "albait arinen" lege aurreproiektua bidaliko diotela; une horretan erakunde arteko eztabaidari ekingo zaio eta bertan parte hartuko dute udal erakundeek, aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak berak. 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!