Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/30

Mendatak udal zerbitzu batuen 14 puntu garbi ezarriko ditu

Mendatako udalak 14 gune ezarriko ditu udalerri osoan zabor bilketa, posta eta udal informazioa bateratuko dituztenak. Gune hauek herriko auzo guztietan ezarriko dira urte bukaera baino lehen. Helburua da zabor bilketa, birziklatzea eta auzoen arteko komunikazioa erraztea.

Ezagutzera eman
Egitasmo honetarako, Udalak 40.000 euroko aurrekontua du eta gune hauen egokitzapenerako lanak ekainean egingo dira. Halaber, udal Gobernu jeltzaleak baieztatu duenez "ahalegin ekonomiko handia" egin da Toki Inbertsiorako Estatuko Fondotik eratorri diren diru laguntasunak kudeatzeko orduan.

Aurten zerbitzu gune hauek izango dituzten auzoak dira:  Soloaurren, Marmiz, Eleizalde, Mendaturi, Albiz, Urrutxua, Lamikiz, Zarrabenta, eta Olabe. GUne garbi hauetako batzuek egokitzapen berezia beharko dute bide ondoan daudelako, horretarako autoa aparkatzeko tokia ere egokitu beharko da autobus geltokietan egiten den antzekoa.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!