Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/03
Barakaldoko EAJ-PNVk Udalak Botxo Enparantza hobetzea eskatu du
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Barakaldoko Udaleko arduradunei Botxo Enparantzaren ingurua hobetzeko lanak egitea eskatu die. Inguruan izaten diren pertsona eta auzokideen kexak entzun ondoren EAJ-PNVk egiaztatu ahal izan du antzinako iturri publikoa zegoen tokian harri eta horma zatiak daudela eta ingurua arriskutsua izan daitekeela.
EAJ-PNVrengana jo duten pertsonek Barakaldoko Udalari iturri bat ere eskatu diote, bertan Larrea eta San Paulino de Nola ikastetxeetara doazen umeak egon ohi direlako. Halaber, pertsona nagusientzako egoitza ere hurbil badago eta inguru berean izan ohi dira eta antzinako iturria erabiltzen zuten.
Euzko Alderdi Jeltzaleak udal arduradunei eskatu die auzokideen eskariei erantzuna eman diezaioten eta inguru horretan iturria jar dezaten. Halaber, harriak kentzea ere eskatu du.
Beste alde batetik, talde jeltzaleak Udaleko Azpiegitura departamentuari zuzendutako eskarian proposatu du Gurutzeta auzoko Los Angeles etxe taldean oztopoak kentzeko lanak egin ditzatela.
Etxera sartzeko, urbanizazio honetan bizi diren pertsonek hiru eskailera zati igo behar dituzte. Zailtasun hauek direla eta, iresgarritasun arazoei konponbidea ematea eskatu dute, eguneroko bizitzan (erosketak eramatea, umeen kotxe eta gurpildun aulkiak eramatea) eskailerek oztopo egiten dietelako, mugikortasun arazoak dituztenei eta larrialdi egoeran ere zailtasunak egoten direlako.
EAJ-PNVren zinegotziak inguruan izan dira eta auzokideen ondoan egiaztatu ahal izan dute ingurua nahiko egoera txarrean dagoela. "horregatik Udaleko teknikariekin harremanetan jarri gara eta aldi batean eskailerak kentzea eta arrapala bat jartzea ere proposatu diegu, honek portalerako sarbidea erraztuko lukeelakoan. Arduradun teknikoek onartu egin digute proposamena bideragarria dela eta egin behar diren bestelako lan batzuen zerrendan jarriko dutela", esan du Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren bozeramaileak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS