Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/04
Getxoko Udalak 40.000 euro zuzenduko ditu euskara sustatzen duten eskola-orduz kanpoko jardueretarako dirulaguntzetara
Getxoko Udalak 40.000 euro banatuko ditu udalerriko ikastetxeek, Gurasoen Elkarteek edo hainbat taldek 2010-2011ko ikasturtean eskoletan euskara sustatzeko antolatuko dituzten eskola-orduz kanpoko jardueretarako zuzendutako dirulaguntzatan. Datorren ikasturteari begira, euskararen erabilera aktiboa eta ahozkotasuna sustatzen dituzten jarduerak lehenetsiko ditu Udalak.
Diru-laguntzak honako hauetarako izango dira: ikastetxean, euskara sustatzeko helburu nagusiarekin garatzen diren plangintza integralen barruan txertatuta dauden eskola-orduz kanpoko jarduerak; eskola orduz kanpo (autobusean, jolasgunean eta abar) garatzen diren jarduerak; sentsibilizazio eta motibazio saioak; eskola-umeekin egiten diren asteburuetako irteera eta jarduera ludikoak, hirietan garatzen diren koloniak, udalekuak eta antzekoak; euskaraz garatzen diren jaiak; eskolako jarduera arruntaz aparte, ikasleek argitaratzen dituzten aldizkari, komiki, ikus-entzunezko eta abar, beti eta, ikastetxearen eremuan argitaratzen badira eta euskararekin, euskararen historiarekin edo hizkuntzarekin lotura duten jarduerak.
Eskaerak maiatzaren 10etik 28ra aurkeztu beharko dira Udaletxeko Erregistro Orokorrean, Herritarren Arretarako Bulegoetan, Udaltzaingoaren bulegoan dagoen herritarren arretarako gunean. Udalerrian dauden 17 irakaskuntza zentroetatik 2009an 12tan jaso zituzten diru-laguntzak guztira 108 proiektu aurrera eramateko, aurrekoan baino 34 gehiago.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS