Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/05

Sestaoko EAJ-PNVk Maisuen Etxeetako giltzak “behingoz” eman ditzala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Maisuen Etxeen giltzak behingoz eman ditzala eta horrekin amaiera eman diezaiola promozio honen 20 familia onuradunen sufrimenduari. Josu Bergara Sestaoko udal talde jeltzalearen bozeramaileak giltzen ematea gehiago ez atzeratzea eta "behingoz " ematea exijitu du.

Ezagutzera eman
Zozketa egin zenetik sei hilabete igaro dira eta bizilagunak ezin izan dira bizitzera joan, agi denez ingurua urbanizatzea falta zen. "Lan hauek amaitu egin dira eta Iberdrolarekin sortu zen arazoa ere konpondu egin da. Orduan, zeren zain daude tramite administratiboak amaitzeko eta etxeak behingoz emateko? Esan ez diguten bestelako arazorik ote dago?", galdetu du Josu Bergara Sestaoko Udal Talde Jeltzalearen bozeramaileak.

Zinegotzi jeltzaleak azaldu duenez, hauetako batzuk harremanetan jarri dira EAJ-PNVren ordezkariekin etxebizitza hauetako giltzen ematearen atzerapenaren arrazoiak ezagutzen ote dituzten galdetzeko.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!