Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/05

Muskizko EAJ-PNVren udal taldearen esanetan EA eta PSE arduragabe jokatzen ari dira Meatzari enparantzarekin

Muskizko EAJ-PNVren udal taldeak salatu duenez, udal Gobernuak ez du ezer egin toki aisialdirako pentsatu zen Meatzari enparantzaren mantenimendurako. Jeltzaleek hainbatetan kritikatu dute EA eta PSEren jarduera arduragabea Meatzari enparantzaren mantenimenduari dagokionez, oinezkoentzako tokira autoak sartzea ahalbidetzen delarik.

Ezagutzera eman
Enparantza oztopoz beterik dago eta erabiltzaileak zipriztindu egiten dira, estropezu egiten dute eta erori egiten dira, batez ere txikienak. Muskizko EAJ-PNVren udal taldeak salatu duenez "Gobernu taldearen proposamen bakarra izan da eraikina aztertzea eta eraikuntza akatsak bilatzea (30.000 euro), EAJri kritika egin ahal izateko".

Udal talde jeltzaleak gogoratu nahi izan du eraikin honen helburua  ume, gazte eta helduentzako aisialdirako gunea eskaintzea izan dela eta erabiltzaile asko dituela.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!