Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/05

Bizkaiko emakume elkarte guztiak biltzen dira Bilboko Areatzan

Zortzigarren urtez jarraian, Aldundiak Bizkaiko Emakume Elkarteen azoka antolatzen du; elkartzeko, eztabaidatzeko, hausnarketa egiteko eta sentsibilizazioa zabaltzeko gune bat da, gure lurralde historikoko kolektibo garrantzitsuenak elkartzen dituena, kolektibo horien arazoak eta intereseko gaiak ezagutzera emateko eta horiei buruz hitz egiteko.

 

Ezagutzera eman
Bizkaiko emakume elkarte guztiak biltzen dira Bilboko Areatzan

ARGAZKIA JAITSI

Aurreko edizioetan bezala, Bilboko Areatza pasealekua, hiru egunez (maiatzaren 5, 6 eta 7a), jai eta errebindikazio giroan, elkarte horiek euren jardueren egitarau zabala garatzeko gune nagusia izango da. Guztira, 20 ekitaldi baino gehiago daude prestatuta, hala nola, hitzaldiak, konferentziak eta txostenen aurkezpena, dokumentalak, tailerrak, dantzak, abesbatzak...

Jarduera horiek guztiak karpa handi batean eta 8 etxetxotan egingo dira, Bizkaiko emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Foroan lan egiten duten 86 elkarteen ordezkari gisa parte hartuko duten hogeita hamar elkarte txandaka hartuta. Elkarte horietan 30.000 emakume baino gehiagok parte hartzen dute.

Azoka da, hain zuzen ere, Foroak, Bizkaiko Foru Aldundiaren gidaritzapean elkarte horiek biltzen ditu batzordeak, egiten duen lana erakusteko gunea. Foro horrek lan-programa zabala du urte osoan zehar (ikastaroak, hitzaldiak, azterlanak...), hainbat arlo eta gaurkotasun-gaiak aztertzeko.

 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!