Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/06
EAJ-PNVk salatu duenez, Udalak ez ditu oraindik konpondu Hogar Propio kalean dauden arazoak
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak gaur goizean aurkeztu duen idazkiaren bidez udal Gobernu taldeari berretsi dio Hogar kalean dauden arazoei konponbidea bilatzeko dagoen beharrizana, auzokideak behin eta berriro kexatu direla ikusirik. Bertako bizilagunek salatu egin dute jolastokiaren egoera txarra, txakur kakak edonon daudela eta parking-erako sarbidea oztopatzen duten autoak daudela.
Iragan martxoaren 30ean, Euzko Alderdi Jeltzaleak idatzi bidez Barakaldoko Udal arduradunei jakinarazi zizkien Hogar Propio kaleko auzokideek azaldu dituzten kexak. Bizilagunek beren haserrea adierazi izan dute beren kalean egunero errepikatzen diren jarduerak direla eta Udalak ez duelako konponbidea emateko neurririk eskaini. Horregatik EAJ-PNVk gaur goizean aurkeztu duen idazki bidez "Gobernu taldeari berretsi egin diogu konponbideak behar direla eta hauek Gure Udalak abian jarri duen Gizabidetasun kanpainaren markoan sartu beharko liratekeela. Hilabetea igaro da EAJ-PNVk auzokideen kexak udal arduradunei adierazi zizkienetik. Aldi honetan, bizilagunek egiaztatu ahal izan dute oraindik ere gure arduradunek ez dietela entzuten. Ondorioz, Euzko Alderdi Jeltzaleari eskatu diote gaia bere esku har dezan".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












