Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/07
“Metroak dituen konpromisoak lehenetsi behar dira, Bilbo Castrorekin lotu baino lehen”
"Lehenetsi beharrekoa, Metroarekiko konpromisoak betetzea da Bilbo eta Castro arteko trenbide lotuneari ekin baino lehenago". Iñaki Azkuna Bilboko alkateak gaur goizean adierazi duenez, azpiegitura alorrean egin beharreko "lehenengo gauza" da Metroaren 3. linea eta hori "ordaindu behar da", gero Errekalderako 4. lineari ekin ahal izateko. Amaitzeko gogoratu du "Galdakaorako 5. linea egiteko agindua dagoela".
"Zeuden aginduak betetzea, Maidagan, Santurtzi, Algorta eta Urduliz konpontzea" da Bilboko alkatearen esanetan lehenetsi beharrekoa. "Eta dirua eta denbora egon ezkero, eta merezi badu, ez litzateke txarra izango Castrorekin eta bestelakoekin egitea. Baina, ezer baino lehenago, agindutakoa eta konprometitutakoa bete behar da", azpimarratu du.
3. linearen inguruan gaineratu duenez, "aurreko Gobernuaren produktua da" eta oraingoak hasi du egiten. 4. linearen inguruan esan du duela urte bi aurkeztu zela. "Arazoa da politikari bakoitzak aspirina asmatzen duela eta hau aspaldi asmatuta dago. Beraz, ez dago ezer berririk. 3. eta 4. lineak asmatuta zeuden lehendik".

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS