Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/07

Andoni Ortuzar: “Ez dezatela hogeitamar urteetako lana, hogeitamar hilabeteetan desagerrarazi”

Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek gaur jendez gainezka zegoen eta Astrabuduan burutu den Txorierriko Alderdikide Egunean adierazi duenez, "guri dagokigu Bizkaia eta Euskadi aurrera ateratzea. Gure gainean dugu PP eta PSEren arteko paktua. Euskadin bakarrik balio duena. Zergaitik eta Espainia bat eta bakarra nahi dutelako. PP eta PSOEren lehentasuna ez dago hemen".

Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar: “Ez dezatela hogeitamar urteetako lana, hogeitamar hilabeteetan desagerrarazi”

ARGAZKIA JAITSI

Ortuzarren aburuz, "López lehendakaria lasai dago PPrekin duen akordioa sendoa delako. Ez dute inolaz ere hautsiko. Urtebete barru Herri eta Foru hauteskundeak dira eta beraien arteko akordioa itxita daukate. Araba eta Getxo PPrentzat. Gipuzkoa, Bilbao eta Bizkaia PSErentzat. Hori da beraien helburua".

"Eta non gelditzen da euskara, hezkuntza, industria, arrantza, osasun zerbitzua, Ertzaintza edo Euskal Telebista? Dena atzera. Atzean gelditzen ari da Euskadi", gaineratu du burukide abertzaleak.

Bukatzeko, zera azpimarratu nahi izan du bertaratutako guztien aurrean "baina hemen gaude gu. Gure zeregina, gertuko jarraipena egitea da. Ez dezatela Euskadi desegin. Ez dezatela hogeitaman urteetako lana, hogeitamar hilabeteetan desagerrarazi. Hori da gure lana eta ardura".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!