Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/10
Sopelbusek gaurtik aurrera herrigunera zabaldu du bere ibilbidea
Sopelanako Sopelbus zerbitzua gaurkoan hasi da martxan, herrigunea hondartzekin lotzen duen ibilbide luzea egingo duelarik. Prezioa 0,50 eurokoa izango da aldiko bidaiarako eta 12 bidaietarako txartelak 5 euroko prezioa izango du.
Sopelbus Atxabiribil hondartzatik irtengo da, Loroño kaletik abiatuko da Udaletxeraino eta gero Arriatera hondartzara abiatuko da Akilino Arriola kaletik, eliza aurrean eta Larrabasterrako metro geltoki ondoan geldiunea eginez. Larrabasterrako metro geltokitik Atxabiribilera itzuliko da ibilbide beretik. Maiatzetik ekainaren 30era arteko ordutegia 07:30etik 10:30era eta 14:30etik 20:00 era bitartekoa izango da.
Uztailaren 1etik aurrera eta irailaren 15era arte, udako Sopelbus zerbitzua autobus birekin egingo da, eta ondorioz ibilbidea aldatu gabe, maiztasuna handiagoa izango da , ordu laurdenetik ordu erdira bitartean geltokien arabera.
Sopelanako herri autobusaren ezaugarrietan bi berrikuntza nagusi daude. Lehenengo eta behin, aldi luzeagoan funtzionatuko duela, uda osteko zerbitzua egongo delako; bigarrenik, autobusa Sopelanako bi hondartza nagusietara abiatuko dela eta beraz ez direla bi linea ezberdin izango.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS