Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/10

Barakaldoko EAJ-PNVk Anaien parkearen inguruko kanpaina jarri du martxan

Barakaldoko EAJ-PNV taldeak martxan jarri duen kanpainaren bidez bizilagunek Anaien parkea zer nolakoa izatea nahi ote duten jakin nahi du. Horretarako, jeltzaleek hainbat ekimen antolatu dituzte eta Udaleko arduradunei jakinaraziko zaizkie, kontuan hartuak izan daitezen. Larunbatean bertan auzokideekiko topaketa ospatuko dute, beren ekarpen eta iradokizunak ezagutzeko.

Ezagutzera eman
"Barakaldoko hiritarrak dira beraien beharrizana eta nahiak adierazi behar dituztenak. Horregatik EAJ-PNVk auzokideei eman nahi die Anaien parkea zer nolakoa izatea nahi ote duten adierazteko aukera". Toki historiko honen birmoldatzea da hirigunean egin gabe dagoen bakarretakoa eta Euzko Alderdi Jeltzaleak hiritarren iritzi eta iradokizunak kontuan hartzea nahi du birmoldatze lan honi ekiteko orduan. Halaber, merkatari eta ostalarien irizpideak ere jakin nahi ditu , hauek direlako inguru honetan beren jarduera profesionala garatzen dutenak.

Hilaren 15ean ospatuko da egitasmo honen inguruan ekarpenak eskaini nahi dituzten Barakaldoko bizilagunekiko topaketa. Anaien parkean bertan egingo da CISen ondoan dagoen zabalgunean 12:00etatik 14:00etara.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!