Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/10

Basauriko talde jeltzaleak herri lanetan dagoen segurtasunik eza salatu du

Basauriko EAJ-PNVk udal Gobernu taldeak udalerrian garatzen ari diren herri lan batzuetako segurtasunaren inguruan mantentzen duen kontrolik eza salatu du "beste behin ere, ohituta gauden inprobisazio eta planifikaziorik ezaren fruitua da".

Ezagutzera eman
Talde jeltzaleak Udaltzaingoari ezagutarazi dio Mercabilbao inguratzeko pasealekuari jarraibidea emateko eta Nerbioi ibaiaren gainetik garbiguneraino  ibaiaren ezker aldetik doan  oinezkoentzako pasabidea garatzen ari diren lanetan dagoen segurtasunik eza.

"Basauriko bizilagun askok asteburuan irekita aurkitu dute etorkizuneko pasealekurako sarbidea eta bertatik ibili izan dira nahiz eta beren segurtasunerako arriskutsua izan den". Zentzu honetan  gaineratu dutenez "pertsona batzuek oraindik eraikitzeko prozesuan dagoen oinezkoentzako pasabidea zeharkatu dute".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!