http://txelo-marur-jatabekoliburutegia.blogspot.com/ jarri du abian." />

Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/11

Maruri-Jatabeko liburutegiak bere blog-a sortu du IKTak zerbitzu-kudeaketan aplikatzeko markoan

Maruri-Jatabeko udal liburutegiak bere blog propioa sortu du. IKTak zerbitzu-kudeaketan aplikatzeko marko barruan, kulturarako leiho gisa zabaltzen da, bereziki liburuak, irakurzaletasuna eta euskararen mundua zabaltzeko. Liburuzainak  http://txelo-marur-jatabekoliburutegia.blogspot.com/ jarri du abian.

Ezagutzera eman
Blog honen bidez udal zerbitzuak eskaintzen dituen ekitaldien berri ematen da. Esate baterako, ostiralean bertan 17:30etik aurrera egingo da "Nire lehen liburutegia" ekimena. Jarduera honetan ume bakoitzak kutxa bat eta hainbat material izango ditu (kartoi mehea, margoak, zetazko papera, zeloa...) eta kutxan jarriko dituzte gehien gustatzen zaizkien liburuak eta erregistro txiki baten arabera antolatuko dituzte. Txukuntzeko eta antolatzeko liburuzainari galdetuko diote: dohaintzak ote diren, erositakoak, erosketa data, hizkuntza, erregistro zenbakia eta abar. "Umeei liburutegi baten funtzionamendua erakustea da kontua. Erregistroa sortuko dute eta lagunekin liburuak trukatu ahal izango dituzte liburutegiko metodoa erabilita, beren funtzionamendua ikasiko dute, denen liburuak zaintzen....", azaldu du liburuzainak.  

Bi kandela

Halaber, udal liburutegiak igaro den maiatzaren 9an bi urte bete zituela aprobetxatuta, ospakizuna pastelekin egin zen eta ondorengo astelehenean zerbitzuak bere datuak eguneratu ditu: 207 bazkide; 80 emakume,  43 gizon eta  84 ume eta gazte; 3.395 liburu: 1.169 eleberri, 21 antzezlan, 92 biografia, 81 poesia lan, 22 erdal hizkuntzetan, 859 gai zehatzen ingurukoak eta 1.151 ume eta gazteentzat.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!