Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/11

Barakaldoko EAJ-PNVk “argitu beharreko hainbat zalantza” ikusi ditu eta abstentzioa eman dio Ansioko HAPNa aldatzeari

"Gobernu taldearen jarrera ilunak" derrigortu du gaur goizean Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldea Ansioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren modifikazioari abstentzioa ematera. Jeltzaleak ados egon dira Auzitegi Gorenak emandako ebazpena betetzearekin, hau da, HAPNren modifikazioa ahalbidetzen duen argudioarekin. Ebazpenak arrazoia eman dio Ansioren birmoldatzeagatik kaltetutako familietako batek planteatutakoari, eta ondorioz Udala derrigortzen du HAPN aldatzera eta lurzoru hau urbanizagarri jotzea.

Ezagutzera eman
Barakaldoko EAJ-PNVk “argitu beharreko hainbat zalantza” ikusi ditu eta abstentzioa eman dio Ansioko HAPNa  aldatzeari

ARGAZKIA JAITSI

Abenduan, Gobernu taldeak Osoko Bilkurara eraman zuen proposamen hau eta  gainerako alderdiek ez zuten babestu. "Zalantzak izan genituen, ez baitzen argi geratzen proposamen horrek epaileek ezarritakoa betetzen ote zuten: Zoritzarrez, zalantzak argitu gabe daude oraindik, bi direlako Ansiori eragiten diotenak, biak dira irmoak eta biak ere bete beharrekoak".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!