Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/12

Andoni Ortuzar: “Bizkaiko arazoak albo batera utzi eta Eusko Jaurlaritzak Castrora metro bat egiteko lanak hasi ditu”

Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzarrek, Ricardo Ituarte, Santurtziko alkateak; Boja Liaño, Muskizko zerrenda buruak; Oskar Martinez, Ortuellako alkateak; Xabier Cuellar, Trapagako zerrenda buruak; Jon Andoni Etxebarria Abantoko zinegotziak; Juan Olea, Urdulizko alkateak eta Aitziber Irigoras Durangoko alkateak Sabin Etxean gaur prentsaurrekoa egin dute Bizkaiko garraio publikoei buruz hausnarketa egiteko.

Ezagutzera eman
Ortuzarren kazetarien aurrean adierazi duenez, "Bizkaiko hainbat herritako ordezkari, zinegotzi eta alkateekin nator zuen aurrera; eta Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean, Bizkaiko herritar asko eta askoren kezka agertu nahi dugulako: Bizkaian, garraioaren arloan gertatzen ari diren albisteak oso larriak iruditzen zaizkigu eta gure jarrera argi eta garbi utzi nahi dugu jendaurrean".

"Azken asteetan larritasunez jarraitu ditugu Eusko Jaurlaritzaren erabakiak, eta kezkatuta gaude, Bizkaiko hiritarrentzat oso garrantzitsuak ziren erabaki asko nola atzeratzen ari diren ikusita. Edo okerrago dena, bertan behera nola utzi dituzten ikusita" gaineratu du.

Burukide abertzalearen ustez, "urtetan luzatu diren beste hainbat arazok konponbiderik gabe jarraitzen dute. Eta arazo horiei erantzuna eman beharrean, Eusko Jaurlaritzak eginkizun horiek alde batera utzi eta Castrora metro bat egiteko lanak hasi ditu".

Bukatzeko gaineratu du baita "Ezin ditugu ulertula Jaurlaritzaren erabakiak eta ez ditugu onartzen. Bizkaian pertsonen garraioak arazo larriak ditu eta Jaurlaritzari konponbideak eskatzen dizkiogu. Bizkaiak erantzunak behar ditu. Orain".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!