Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/12
Bermeok Bizkaiko errepideen maketak erakusten ditu
Bermeo herrian izango da maiatzetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 16tik aurrera Gernikako Batzar Etxean erakusten duen errepide berrien maketen erakusketa. Honen bidez, ezagutzera emango da Busturialde eta Mungialdean komunikabideak hobetzearren egingo diren errepide egitasmo berriak, besteak beste hauen artean daude Bermeoko saihesbidea eta Mungia-Bermeo errepide ardatza, Sollubeko tunela hartzen duena.
Bermeoko saihesbidearen egitasmoa, Mungia-Bermeo ardatza eta Autzaganako tunela, Amorebieta-Muxika ardatz erradiala dira aurreikusi diren errepide nagusiak.
Mungia-Bermeo zatiaren hasieran egongo da Mungiako oraingo saihesbidearekin egingo den lotunea, Plentziarako errepidearen lotunea dagoen tokian. Bideak iparralderako norabidea hartzen du eta alde batera uzten du Mungiako saihesbidea.
Sollubeko gainean 1.150 metroko luzera izango duen tunel berria egingo da. Eraikuntza honek 13 kilometroko luzera izango du eta Bermeo eta Bakio herrietarako sarbideetarako lotunea izango du, hau da 20.000 biztanle kopuru bateratzen dituzten herriekin lotuko da.
Xabier Legarreta Bermeoko alkateak Bizkaiko Foru Aldundiari eskertu nahi izan dio Bermeo herriak herrialde historikoarekin duen komunikazioa hobetzeko eta segurtasuna handitzeko egin izan duen ahalegina. Exekuzio datak daude eta gauzak legegintzaldia amaitu baino lehen ezartzea espero da. "albiste ona da Bermeo herriarentzat eta eskualde osoarentzat", gaineratu du Legarretak.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS