Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/12
Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak udal Gobernu taldeari “ezkutukerian aritzea” egotzi dio 15.000 euroko kostea izan duen azterketa argitaratu ez duelako
Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak toki Gobernuak udal kudeaketaren inguruko datuak ezagutzeko enkargatu duen auditoriaren inguruko informazioa eskatu du. Jeltzaleek "ezkutukeriatan jardutea" egotzi diote Talde Independenteak zuzentzen duen udal Gobernuari. Azterketak 15.000 euroko kostea izan du.
EAJ-PNV izan zen Gorlizen azken udal hauteskundeetan boto gehien lortu zuen alderdia eta jeltzaleek aditzera eman dutenez, Talde Independentea, PP, EB eta EA alderdien artean eratutako udal Gobernuak enkargatu zuen auditorioaren emaitza "ezagutzeko eskubidea" du. Jeltzaleek "jardun iluna egitea eta gardentasunik gabe aritzea" egotzi diote eta galdetu dute Talde Independenteak zergatik ez ote duen auditoriaren emaitza ezagutzera eman nahi, zer arlo aztertu diren eta zein ote den gardentasun ezaren arrazoia".
Nabarmenak...
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
BAKIO
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












