Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/14

Aldundiak eta Durangoko Udalak 1,8 milioi euroko inbertsioa eskatuko duen ur sare berrirako hitzarmena izenpetu dute

Iosu Madariaga Ingurumen diputatua eta Aitziber Irigoras Durangoko alkatesak ur hornikuntza sare berria egitea ahalbidetzen duen hitzarmena izenpetu berri dute. Akordio honek 1,8 milioi euroko inbertsioa eta lanak egiteko urte beteko epea aurreikusten du.

Ezagutzera eman
4000 metro kubikoko ur biltegi berriarekin, hornikuntza berme zabalagoa emango zaio 27.400 pertsonako biztanleriari eta udalerriko goi auzoei hornikuntza eskaintzea ahalbidetuko du. Herriko hiriguneko hornikuntza ere hobetu egingo da eta gune guztietarako presio egoera bermatuko da.

Ura edangarri egiteko planta Garaizarretik datorren hoditeriarekin lotuko da, eta Atxondo eta Ermurako bidean jarriko da. 200 eta 300 milimetroko diametroa  eta 1.100 ml-ko luzera duen  fundizio moldakorrezko hodi bikoitza eraikiko da eta Eguskitza gunearen behe aldean dagoen biltokira iritsiko dena.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!