Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/14

José Luis Bilbao: “Bertan bizi garenon pertsonen interesak defendatu behar ditugu”

José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia gaur goizean izan da Sabin Etxea EAJ-PNVren Egoitza Nagusian, Iñigo Urkullu EBBren lehendakaria, Andoni Ortuzar BBBren lehendakaria, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria eta Bizkaiko hautagai eta alkate direnekin izan den bileran.

Ezagutzera eman
José Luis Bilbao: “Bertan bizi garenon pertsonen interesak defendatu behar ditugu”

ARGAZKIA JAITSI

Bilbaok azpimarratu duenez, "egoera ekonomikoa nahiko latza da Europan eta Euskadin eta oso latza espainiar Estatuan. Egoera honek ahalegin bateratua egitera derrigortzen gaitu, lan aukerak sortzeko esfortzuan kontzentratua".

"Krisialdia ezin da ideia eta egitasmo krisia izan, guztiz alderantziz. Orain da lan egiteko, bilatzeko, proposatzeko garaia. Bizkaia herrialdearen interesak defendatu behar ditugu. Bertan bizi garen pertsona guztien interesak. Aurkakotasun politikoaren gainetik", gaineratu du.

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak aditzera eman duenez, "Bilbaok osoa izan behar du eta hiri oso batek ez du soilik finantza edo enpresa gunea izan behar, kultur erreferentzia ere izan behar du; hiriak jakintza gunea izan behar du, kirol eta kultura bateratuko dituena".

Azkunak gaineratu duenez, "egia da kultur erreferentzia izan behar dugula, ekonomiari  eta enpresa negozioei bultzada emateaz gain; horregatik Bilbo leku guztietan egon behar da, Brasilen izan gara eta une honetan gaude Shangai, Singapur eta Indian, gure nortasuna mundu osoan  zabaldu behar dugulako. Horregatik egon gara Shangaiko Erakusketa Unibertsalean eta horregatik dugu buruan Milanera joatea".

Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak azpimarratu duenez, "ezinbestekoa da EAJ-PNVk Batzar Nagusietan gehiengo nahikoa izatea, Bizkaia osoaren onerako, Kontzertu Ekonomikoari etekin osoa ateratzen jarrai dezagun".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!