Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/17

11.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute “Getxo Dinosauro Parkea” lehenengo 15 egunetan

11.039 pertsonek bisitatu dute, orain arte, maiatzaren 1ean zabaldu zen "Getxo Dinosauro Parkea" izeneko erakusketa, Areetako moilan kokatuta dagoena. Pasa den asteburuan, 2.124 bisitari joan ziren erakusketa ikustera, Kretazikoan eta Jurasikoan bizi ziren izaki ikusgarrienetako batzuen tamaina errealeko 16 erreprodukzioz osatutakoa.

Ezagutzera eman
11.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute “Getxo Dinosauro Parkea” lehenengo 15 egunetan

ARGAZKIA JAITSI

Ekimen berri hau Getxoko Ekonomia Dinamizatzeko Ezohiko Planaren barruan dago, joan den urtean onartu zena 3,2 milioi euroko inbertsioarekin, krisialdiari aurre egiteko helburuarekin.

Erakusketa hau, hezkuntza eta aisialdiaz gainera,  Getxora bisitariak erakartzeko helburua du eta, era horretan, hala nola, merkataritza eta ostalaritzaren jarduera sustatzeko eta udalerriko eskaintza turistikoa aberasteko ere. Hala nola, Bizkaia Zubia, Portu Zaharra, Kirol Portua, hondartzak, ibilbideak eta jaialdiak bezalako baliabidez beteta dagoen ekimen honekin  bertoko proposamen turistikoa sustatzea, oso ondo hartu du Getxoko Merkataritza Mahaiak, udalerrian aberastasuna bultzatu ahal izateko.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!