Prentsa Aretoa
Berriak
2010/05/18
Azkuna: “Alhóndiga Bilbao bilbotarrena da beren aurrekontuekin egin delako”
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak gaurkoan baieztatu duenez, Bilboko Alhóndiga berria "bilbotarrena da, beren aurrekontuekin egin delako". Azaldu duenez, "Ardura nagusia Udalarena izan da, 71 milioi euro inbertitu dituelako".
Ardo biltegi zaharra orain aisialdirako eta kirolerako gunea da eta gaur arratsaldean inauguratuko da, baina ez da ostegunera arte irekiko. Azkunak Philippe Stark Alhóndiga Bilbao egitasmoaren diseinatzailearekin batera prentsaurrekoa eskaini du gaurko arratsaldean izango den inaugurazioa iragartzeko.
Diseinatzaileak adierazi duenez, "ez naiz eraikina definitzeko gai izan". Dena dela, alkatearen hitzetan "Bilborentzat elementu positiboa eta topagunea da". Adierazi duenez, "bilbotarren kulturaren osagarria" izatea nahiko luke. Iragarri duenez, "gauza batzuk gorde behar ziren, Ricardo Bastidaren lana barne, hemen eta Bilboko hainbat tokitan lan handia egin baitzuen".
Eraikina osatzen duten zerbitzu eta gune ezberdinak apurka-apurka joango dira inauguratzen. Publikoarentzako irekialdia ostegunean izango da eta bertaratutakoek "Lurra Egitasmoa" eta "Jaiote Lurra" izenburuko erakusketak ikusterik izango dute. Asteartean, maiatzak 25 eraikinak, "AlhóndigaKomik III. Jardunaldiak" hartuko ditu, Europa, AEB eta Japongo komic generoak aztertuko dituztenak. Maiatzaren 27an, osteguna, Yandiola jatetxea inauguratuko da. Egun bat beranduago, hilak 28, Golem zinemak inauguratuko dira. Igeritokia, gimnasioa, jarduera gelak eta kafetegia ekainaren 1ean irekiko dira. La Florinda jatetxea ekainaren 7an irekiko da eta terraza ekainaren 15ean.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS