Prentsa Aretoa

Berriak

2010/05/20

Imanol Landa Eusko Jaurlaritzarekin batzartuko da asteazkenean Gobela ibairako duen proiektu orokorrarekiko konpromisoa berrestea eskatzeko

Getxoko alkatea, Imanol Landa, datorren maiatzaren 26an batzartuko da Eusko Jaurlaritzarekin Gobela ibairako proiektu orokorrarekiko duen konpromisoa berretsi dezan eskatzeko. Hain zuzen ere, Landa Lurralde Plangintzako eta Uren sailburuorde Ignacio Achucarrorekin bilduko da.

Ezagutzera eman
Batzarra, gogoratuko duzuenez, pasa den astean eskatu zuen alkateak berak, Eusko datozen urteetan, inbertsioari dagokionez, lehentasuna izango duten proiektuez Eusko Jaurlaritzak erabakia datozen hilabeteetan hartuko duela dioten informazioak argitze aldera. Halaber, Gobela ibaiko uholde arriskuak ukitutako auzotarren eta, oro har, udalerriaren segurtasun eta lasaitasunerako errekaren gaineko proiektu orokorrak duen garrantzia aintzat hartuta, batzarren helburua litzateke ere proiektuak aurrera egingo duela berrestea. Proiektu orokor hau "aurtengo urtarrilean Salsidu-Zubietan eta Negurin, uholde arriskurik handien duten guneetan, 6 milioi euro inguruko inbertsioarekin hasitako bere premiazko lanekin batera, Getxoko udalerrian dagoen uholde arriskua behin betiko konpontzeko erabat ezinbestekoa da egitea", Landak berriro azpimarratu duenez.

Alkatea Getxoko Udalaren Bozeramaleen Batzordearen babesarekin joango da hitzordura. Batzordeak adierazpen instituzionala plazaratu du, maiatzeko ohiko udalbatzara eramango du, eta bertan Eusko Jaurlaritzari URAk, Uraren Euskal Agentziak idatzitako Gobela ibaiaren Egokitzapen Hidraulikorako eta ingurumena Lehengoratzeko Proiektua oso osorik garatzeko udalerriarekin hartutako konpromisoa berretsi dezan eskatzen dio.

Bere adierazpenean, Bozeramaleen Batzordeak uste du aurreratuko lan horiekin batera Proiektu orokorraren tramitazioarekin jarraitu behar dela, izan ere, ingurumen eragina aztertzeko dagozkion ikerketa erabakigarrien eta legeak ezarritako informazio eta partaidetza prozesuen ondotik, exekuzio proiektuaren behin betiko idazketa eduki ahal izateko. Honek guztiak lanak egitea ahalbidetuko luke "gure udalerria, azkenik, etorkizunean uholde arriskuari aurre egiteko egoerarik onenean dagoela bermatuko dutenak".

Honen harira, Bozeramaleen Batzordearen akordioak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, bere administrazio izapideak (ingurumen eraginaren aztertzea, ...) bultzatzeaz gain, datozen urteetan eta amaitu arte proiektu nagusian aurreikusitako lanekin jarraituko dutela berma dezan, dagokion urte arteko aurrekontuen esleipenak onartuta.

Azkenik, Udalbatzara honek berresteko eramateaz gain,  adierazpen instituzional hau Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Pilar Unzaluri, eta baita Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztiei igorriko zaie, horren berri emateko eta dagozkion xedeetarako.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!